Politika -

Hauteskunde aurrerapena

Kontsulta egin ala ez, legegintzaldia burutuko duela esan du Masek

Generalitatearen presidenteak azaldu duenez, "espekulatzen ari dira legegintzaldi laburra egiteko borondatea ote dugun, baina mezua argia da: ez dugu epe laburreko ikuspegirik".

Artur Mas Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe
Artur Mas Generalitatearen presidentea.
Artur Mas Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitatearen presidenteak iragarri duenez, legegintzaldi osoa beteko du bere Gobernuak, 2016 arte, subiranotasunaren inguruko kontsulta egin ala ez.

"Mezua oso argia da. Legegintzaldi osorako egitasmoa du gobernu honek, lau urterako, 2016 arte. Espekulatzen ari dira legegintzaldi laburra egiteko borondatea ote dugun, baina mezua argia da: ez dugu epe laburreko ikuspegirik", azpimarratu du Masek 2013-2016 Planaren aurkezpenean.

Bestalde, Artur Masek baztertu egin du subiranotasun prozesuan "alde bakarreko erabakiak" hartuko dituztela, "tamaina" horretako pausoak "gehiengo zabalarekin" eman behar direla iritzita.

"Prozesu hauek ezin dira % 50 inguruko babesarekin irabazi, gehiengo zabalak behar dira", gaineratu du. Era berean, kontsulta "juridikoki" ez dela "loteslea" izango, baina Kataluniako herritarren borondatea zein den jakiteko "termometro argia" izango dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika albisteak Artur Mas argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean