Politika -

PSE-PSN bilera Bilbon

Lopez: 'PSOEk ez ditu zalantzan jartzen Kontzertua eta Hitzamena'

Patxi Lopez eta Roberto Jimenez PSEko eta PSNko idazkari orokorrak Bilbon bildu dira. Erkidegoetako foru finantzaketa eta AHT izan dituzte bertan hizpide.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk ez ditu zalantzan jartzen EAEko Kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmen ekonomikoa, Patxi Lopez eta Roberto Jimenez PSE-EEko eta PSNko idazkari orokorrek astearte honetan azpimarratu dutenez.

Jimenezek eta Lopezek bilera egin dute Bilbon, eta, bertan, besteak beste, erkidegoetako foru finantzaketa eta AHT izan dituzte hizpide.

Ildo horretan, Patxi Lopezek azpimarratu du erkidegoen finantzaketaren inguruan PSOEk eztabaidatuko duen dokumentuak Kontzertu ekonomikoaren eta Hitzarmen ekonomikoaren aitorpen konstituzionalak jasoko dituela, ''hutsuneren bat hobetu beharra''ri  utzi gabe. Hala mintzatu da PSE-EEko burua, Kataluniako eta Andaluziako sozialistek ereduaren inguruan plazaratutako zalantzen ondoren.

Halaber, Lopezek azpimarratu du Kupoa ere ez dagoela zalantzan, eta berau berritu beharra dagoela gogoratu du.

Abiadura Handiko Trena dela-eta, bi buruzagiek kritikatu egin dute Nafarroa eta Euskadiko Y-a ''hirugarren hari'' batekin lotzeko eredu berria, Lopezen eta Jimenezen hitzetan ''atzera pauso handia'' baita.

"Abiadura handiko trena erabateko lehentasuna da guretzat'', azpimarratu du Jimenezek.

Lopez eta Jimenez, halaber, Euskadiren eta Nafarroaren arteko harremana jorratzeko organo iraunkor bat sortzearen kontra azaldu dira, eta bi erkidegoen arteko harremanak handitzeko hitzarmenen alde azaldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Albisteak Nafarroako Alderdi Euskal Kontzertu Ekonomikoa