Politika -

Bake eta Bizikidetza plana

Giza eskubideen urraketei buruzko txostena aurkeztuko dute gaur

1960. urtetik "indarkeria politikoarekin" lotutako urraketak jasotzen ditu txostenak, eta lau adituk egin dute, Eusko Jaurlaritzak eskatuta.

Juan Mari Uriarte, txostenaren egileetako bat. EFE
Juan Mari Uriarte, txostenaren egileetako bat. EFE
Juan Mari Uriarte, txostenaren egileetako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak giza eskubideen urraketei buruzko txostena jasoko du gaur, eta, ondoren, jendaurrean aurkeztuko dute.

Hain zuzen ere, 1960. urtetik "indarkeria politikoarekin" lotuta izandako urraketak jaso dituzte, Euskadin eta lurralde horretatik kanpo gertatukoak, hala nola ETAren hilketak, Poliziaren abusuak eta terrorismoaren aurkako ekintza bidegabeak.

Txostena lau adituk egin dute: Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain emeritua; Jon Mirena Landa, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren Gobernuko Giza Eskubideen zuzendari ohia; Manuela Carmena epaile eta PSE-EEren Eusko Jaurlaritzan aholkulari izandakoa eta Ramon Mugica PPko zinegotzi ohi eta Zuzenbide irakaslea.

Lehendakariak astelehenean aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planaren baitan egin dute giza eskubideen urraketei buruzko txostena.

Jaurlaritzatik azaldu dutenez, txostena ez da urraketen ikerketa bat, baizik eta datu-base bat, urraketa horien bilduma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea