Politika -

Jaurlaritzaren txostena

Giza eskubideen urraketen txostenak 1.004 heriotza zenbatu ditu

Hain zuzen ere, 1960. urtetik "indarkeria politikoa"ren ondorioz hildakoak zenbatu ditu lau adituk egindako txostenak.

Iñigo Urkullu lehendakaria, txostenaren aurkezpen ekitaldian. EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, txostenaren aurkezpen ekitaldian. EiTB
Lehendakariak Giza eskubideen urraketen txostena aurketuz du

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza eskubideen urraketei buruzko txostenak 1.004 heriotza eta hilketa zenbatu ditu 1960. urtetik, "indarkeria politikoaren" ondorioz.

Heriotza horietatik, 837 ETAri egotzi dizkio txostenak; 94, Estatuko Segurtasun Indarrei, eta, 73, talde parapolizialei eta eskuin muturrekoei.

Gainera, 3.700 pertsona baino gehiago zauritu direla, eta 40.000 pertsona atxilotu dituzten arren, "10.000 baino gutxiago" inputatu dituztela ere jaso dute ikerketan.

Nolanahi ere, txostenean ez dute aipatu torturen biktimen kopurua, ikertzeko "zailtasunak" izan dituztelako. Dena dela, 5.500 tortura salaketak ikertzeko deia egin du.

Bere buruaz beste egindakoak eta enfrentamenduetan edo nahi gabeko tiroen ondorioz hildakoak ez dituzte kontuan hartu, baina kausa horiegatik 277 pertsona hil direla aipatu dute.

Txostena lau adituk egin dute, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Bake eta Bizikidetza Planaren harira. Hain zuzen ere, hauek dira egileak: Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain emeritua; Jon Mirena Landa, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren Gobernuko Giza Eskubideen zuzendari ohia; Manuela Carmena epaile eta PSE-EEren Eusko Jaurlaritzan aholkulari izandakoa eta Ramon Mugica PPko zinegotzi ohi eta Zuzenbide irakaslea.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Juan Maria Uriartek aurkeztu dute gaur txostena, Gasteizen.

Urkulluren esanetan, lana "printzipio etikoak" oinarri hartuta egin dute, "justizia eta biktimek kalte-ordaina eta justizia izatea" bermatzeko, "inor parekatu gabe eta bereizketarik gabe".

Halaber, txostenak "datu objektiboak" dituela esan du lehendakariak, "gertatutako egia islatzeko". "Datuek informatu egiten dute, ezin dute kalterik egin; kaltegarria oinarri etikoak kontuan hartu gabe, datuak interpretatzea izan liteke", ohartarazi du.

Donostiako gotzain emerituaren esanetan, txostena egitean saihestu egin dute biktimak "parekatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea