Politika -

Bake eta Bizikidetza Plana

Fernandez: 'Urria aurretik bakegintzan akordioak lortzea zaila da'

Ildo horretan, "arazoa edukietan baino, lau alderdien arteko argazki bat onartzean" dagoela zehaztu du.

Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusia.
Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiaren iritziz, "ez da erraza izango hemendik irailera eta urrira bitartean, EAEn dauden lau familia politikoen artean bakegintzaren inguruko akordioa lortzeko baldintzak ematea".

Lehengo astean Iñigho Urkulluk aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planaren ezaugarri nagusiak herritarrei aurkezteko egindako ekitaldi batean hitz egin du Fernandezek, Donostian.

Hiru ardatz nagusi ditu planak: iragana, oraina eta etorkizuna. 18 ekimen zehatz proposatzen dira horretarako, horien artean, torturen salaketak ikertzea, giza eskubideen urraketen inguruko txosten bat egitea, ETAren biktimei eta "babes legalik gabekoei" eragindako mina erreparatzea, espetxe politika aldatzea eta ETAko presoak birgizarteratzea.

"Familia politiko ezberdinen arteko akordioa ixteko baldintzak" sortzeko garrantzia nabarmendu du Fernandezek, "lehendakariaren planaren oinarrizko printzipioa" eta "irailera edo urriara bitartean lortzea zaila izango den arren, kosta ahala kosta lortzeko ahalegina" egin behar dela adierazi du.

Ildo horretan, "arazoa ez da edukiena, lau alderdiren arteko argazkia zabaltzearena baizik", zehaztu du.

"Arazoa ez da soilik ezker abertzalearena, beste alderdi batzuek ere arazoa baitute", adierazi du.

"Lortzen ez bada, behintzat ahalegina egin ez dugula esan ez dezatela", azpimarratu du. "Inflexio puntu historiko bat izango litzateke, eta ahalegin guztia egin behar dugu", ondorioztatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea