Politika -

Manifestazioa

Ikastolak babestuko dituen legea eskatu dute milaka lagunek Baionan

Frantziako errepublikako presidenteari gutuna irakurrita bukatu da Seaskak deitutako manifestazio jendetsua.

Manifestazioa Baionan. Argazkia: eitbcom
Manifestazioa Baionan.
Ipar Euskal Herriko ikastolentzat lege propioa eskatu dute, Baionan

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru mila lagun inguru bildu dira Baionan, Frantziako Gobernuari ikastolak babestuko dituen lege propioa eskatzeko.

Aspaldi zegoen Falloux legea, baina behin ere ez dute aplikatu izan. Oraingo suprefetarekin ordea, Frantziako Gobernua urrunegi joan dela salatu du Paxkal Indo Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen Elkarteako presidenteak. Arau horren arabera, eskola pribatuei ezin zaie diru publikorik eman ezta eraikin publikorik utzi.

Alderdi Sozialistaren egoitzatik hasi eta suprefekturaren bulegoan amaitu da manifestazioa.

Frantziako errepublikako presidenteari gutuna irakurrita bukatu da Seaskak deitutako manifestazioa. Suprefekturaren aurrean ikastolak babestuko dituen legea eskatu diete Hollandi eta bere ministroei.

Hilabateko gorabeheren ondotik, azkenean suprefetak atzera bota du Hendiako ikastolaren proiektua, eta orain, Iparraldeko ikastolen etorkizuna nola geldituko den da zalantza.

Seaskak 3.000 ikasle eta 30 ikastetxe ditu gaur egun, eta datorren ikasturterako 3.100 ikasle izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea