Politika -
X. Kongresuaren ostean
Miren Aranoa Nafarroako EAren koordinatzaile izendatu dute
Horrela, Aranoak Maiorga Ramirezek hiru alditan izan duen kargua hartu du, EA alderdiko koordinatzaileak hiru aldiz errepika baitezake karguan.
Erredakzioa
Miren Aranoa parlamentariak Nafarroako EA alderdiko koordinatzaile aukeratu dute, orain arte Maiorga Ramirez karguan egon ostean. Ramirez hiru aldiz jarraian izan da kargu horretan, eta alderdiaren estatutuaren arabera ezin du errepikatu.
Maiatzan kongresua izan ostean, EAk Nafarroako karguen berritze prosezu bat abiatu zuen, eta gaur bukatu da prosezua, Aranoaren eta Koordinakunderako Lurralde Batzordearen kideen izendapenarekin.
"Ondo baino hobeto badakigu egoera ekonomiko eta sozial larrian gaudela Nafarroan eta, hori dela eta, nafar guztiek nahi duten aldaketa gauzatzeko lanean jarraituko dugu", koordinatzaile berriak esan duenez.