Politika -
Polizia-operazioa
Poliziak ETAko ustezko kide bat atxilotu du Ipar Euskal Herrian
Atxilotutako laguna Aitor Zubillaga da, eta Auzitegi Nazionalak aginduta atzeman dute.
Erredakzioa
Frantziako Poliziak Aitor Zubillaga ETAko ustezko kidea atxilotu du gaur Saran, EFE albiste-agentziak zabaldu duenez.
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Poliziak ETAren Gipuzkoa taldearen kontrako operazioa egin zuenean egin zuen ihes Zubillagak.
Auzitegi Nazionalak aginduta atxilotu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea