Politika -
Zerbitzu sekretuak
Emilio Alonso Manglano CESIDeko zuzendari ohia hil da
Espainiako zerbitzu sekretuen agintari gorena izendatu zuten, 1981ean, eta bere agintaldiaren azken urteetan GALen kasuekin erlazionatu zuten.
Erredakzioa
Emilio Alonso Manglano teniente jenerala hil da gaur, Madrilen, 92 urte zituela. Espainiako Defentsarako Informazio Zentro Nagusiaren zuzendaria izan zen 14 urtean.
Espainiako inteligentzia zerbitzuetako agintari gorena izendatu zuten, 1981ean, otsailaren 23an estatu kolpea egiteko saiakera izan eta hilabete batzuetara. Kargu horretan, 1995era arte, Felipe Gonzalezek hauteskundeak galdu baino urtebete lehenagora arte, egon zen. Agintaldiaren azken urteetan GALen kasuekin, Roldan auziarekin eta diru bereizien aferarekin erlazionatu zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea