Politika -

Eskumenak urratzeagatik

Kostaldeen Legea auzitara eramatea erabaki du Jaurlaritzak

Kostaldeen Legearen azken erreforma Auzitegi Konstituzionalera eramatea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenak urratzen dituela argudiatuz.

Txiringito bat. EiTB.
Txiringito bat. EiTB.
Txiringito bat. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kostaldeen Legearen azken erreforma Auzitegi Konstituzionalera eramatea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenak urratzen dituela argudiatuz.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian Erkorekak adierazi duenez, Rajoyren Gobernuaren erreforma horrek Euskadiko hainbat eskumen urratzen ditu, tartean lurralde eta kostaldeko antolaketa, etxebizitza eta hirigintza eskumena edota ingurugiro eta ekologiaren ingurukoa.

Batetik, udalbatzek hartutako hirigintza-arloko zenbait egintza indargabetzeko ahalmena ematen dio Estatuari Kostaldeei buruzko Lege berriak, Erkorekaren hitzetan. Gogora ekarri duenez, !Estatuak ez du eskumenik hirigintza-arloan eta, horrenbestez, ez du haiek indargabetzeko ahalmenik, are gutxiago larritasun eta premia handiko kasuetarako salbuespenezko bide bat erabiliz (Toki-araubideko oinarriei buruzko Legearen 67. artikuluan xedatuta)". Horretaz gain, Espainiako Gobernuak "zabalegi egin du legea ingurumen- eta ekologia-arloan, eta ez du tarterik uzten autonomiek legedi hori gara dezaten". "Halaber, kutsaduragatik prebentzio eta kontrol pean dauden industrien jarduerari buruz autonomia-erkidegoek ingurumen-arloan aurretik egindako txosten erabakigarriak Estatuak kontuan ez hartzea ahalbidetzen du", esan du Erkorekak.

Bestetik, lurralde- eta itsasbazter-antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloko euskal eskumena urratzen duela azpimarratu du, "Euskadiko administrazioari baitagokio eraginkortasun energetikoko eta ura aurrezteko irizpideak betetzeko izapide egokiak finkatzea itsasbazterreko eremuan kokaturiko higiezinetan egiten diren lanetan. Eta ez Estatuari azken erreforman xedatutako moduan", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea