Politika -

Eztabaida politikoa

'Zitala da Barcenasek biktimei emandako diruari buruz hitz egitea'

Laura Garrido PPko legebiltzarkidearen hitzetan, PPko diruzain ohiak "ez du PP kaltetzeko inolako eskrupulurik".

Laura Garrido PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Laura Garrido PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Laura Garrido PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido PPko legebiltzarkidearen ustez, Luis Barcenas "zikoiztasunez aritu da jatorri garbia ez zuen dirua ETAko biktimei eman ziela esatean".

Radio Euskadiko 'MQP' irratsaioan eskainitako adierazpenetan Garridok adierazi duenez, PPko diruzain ohiak "ez du PP kaltetzeko inolako eskrupulurik".

Hala ere, Garridok ohartarazi duenez, Luis Barcenas bera da "dirua Espainiatik kanpo duena eta diru horren jatorria azaldu behar duena, "Euskadiko PPk Bilboko egoitza erosteko erabilitako diruaren jatorria dagoeneko argitu duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea