Politika -

Gipuzkoan

Urrusolo Sistiaga preso disidenteak hiru eguneko baimena izan du

Uztail erdialdean, Auzitegi Nazionalak baimena ematea babestu zuen, eta arrazoia eman zion Urrusolori, Espetxe Zaintzako epaileak hartu zuen lehen erabakiaren aurka egin baitzuen presoak.

Urrusolo Sistiagaren baimeneko irudia. Argazkia: EiTB
Urrusolo Sistiagaren baimeneko irudia. Argazkia: EiTB
Urrusolo Sistiagaren baimeneko irudia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Urrusolo Sistiaga ETAko preso disidenteak lehen baimena izan du joan den asteburuan. Presoaren ingurukoek EiTB-ri jakinarazi diotenez, ETAtik aldendu diren presoak biltzen dituen Langraiz Bidearen erreferenteetako bat den Urrusolok hiru eguneko baimena izan du eta Gipuzkoara joan da familia eta Carmen Gisasola bikotekidea bisitatzera.

Uztail erdialdean, Auzitegi Nazionalak baimena ematea babestu zuen, eta arrazoia eman zion Urrusolori, Espetxe Zaintzako epaileak hartu zuen lehen erabakiaren aurka egin baitzuen presoak. 16 hilketa eta bi bahiketagatik zigortu zuten Urrusolo, eta 449 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hasiera batean, horren zigor larriak horrelako baimenak ematea eragozten zuela erabaki zuen Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak.

Urrusolo joan den ostiralean atera zen Arabako Zaballa kartzelatik, baina berriz ere itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea