Politika -

Barcenas auzia

Rajoyk epailearen aurrean lekuko gisa deklaratzea eskatu du PSOEk

PSOEren Erakunde Harremanetako eta Politika Autonomikoetako idazkariak azaldu duenez, Cospedalek, Arenasek eta Alvarez Cascosek Bacenasekin aurrez aurrekoa egitea ere eskatuko dute.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Hernando PSOEko Erakunde Harremanetako eta Politika Autonomikoetako ordezkariak esan duenez, Mariano Rajoyk epailearen aurrean lekuko gisa deklaratzea eskatuko dute. Barcenasen auziko iskanbila hasi ostean, presidenteak PPren balizko finantziazio ezkutua azaltzea nahi dute sozialistek.

Gainera, Hernandok esan duenez, eskakizun hori egin aurretik Maria Dolores de Cospedal PPko egungo idazkari nagusiak eta Javier Arenas ea Francisco Alvarez Cascos idazkari ohiek Bacenasekin aurrez aurrekoa egitea ere eskatuko dute.

Cospedalek, Arenasek eta Cascosek epailearen aurrean egia esateko betebeharra dutela esan du Hernandok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea