Politika -

XIII. urteurrena

ETAk hildako Casanova tenienteordea omendu dute Berriozarren

Biktimentzat memoria, ohorea eta justizia eskatzen dugu, eta horretarako irabazleak eta galtzaileak egon behar dira", azpimarratu du Berriozarreko Bakearen Bizilagunak elkarteko ordezkariak.

Casanovaren omenezko ekitaldia. Argazkia: efe
Casanovaren omenezko ekitaldia. Argazkia: efe
Francisco Casanova Lurreko Armadako tenienteordea gogoratu dute

0:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamarnaka bizilagunek eta Nafarroako Gobernuko ordezkari eta alderdiek Francisco Casanova ETAren biktimaren omenez Berriozarren egin den ekitaldian parte hartu dute ostiral arratsaldean. Casanova 2.000 urteko abuztuaren 9an hil zuen ETAk.

Senitartekoez gain, "Askatasunaren Atea" izeneko monumentuaren aurrean egindako ekitaldira, Alberto Catalan Parlamentuko presidentea eta Lourdes Goicoechea Gobernuko presidenteordea hurbildu dira, besteak beste.

Reyes Zubeldia ETAk Leitzan hildako Jose Javier Mujicaren alargunak eta  'Convivencia Cívica Catalana" biktimen elkarteko ordezkariek ere parte hartu dute. Horiez gain, Maribel Valls Berriozarreko Bakearen Aldeko Bizilagunak elkartearen ordezkaria izan da, eta urtero lez hurbildu direnei eskerrak eman die, "bere biktimak ondratzen ez dituen herria, ohorerik gabeko herria delako".

"Biktimentzako memoria, orea eta justizia"

"Biktimentzat memoria, ohorea eta justizia eskatu dugu beti", gaineratu du Vallsek, "baina horretarako irabazleak eta galtzaileak izan behar dira".

Herritarren elkarteko ordezkariak 'Nanclares Bidea'ri esker laguntza jasotzen ari direnei inolako laguntzarik eman behar ez litzaietekeela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriozar