Politika -
Oinetako zauri batengatik
Arkaitz Rodriguez ospitalean artatzea onartu du epaileak
Batasunako buruzagi ohiak mina du Akilesen tendoian, hortaz, Donostiako Ospitalean artatuko dute. Logroñoko espetxeak ezetza eman zion hasiera batean eskaerari.
Erredakzioa
Arkaitz Rodriguez Batasunako buruzagi ohia, eta Bateragune auziagatik epaituta, Akilesen tendoian duen zauri batengatik Donostiako Ospitalean artatzea onartu du Espetxeetako Zaintzarako Epaitegi Zentralak, "La Razón" egunkariak argitaratu duenez.
Rodriguez Torres Logroñoko espetxean dago egun. Logroñoko kartzelako agintariek ezetza eman zioten hasiera batean eskaerari, haien ustez, Errioxako osasun sareak presoa artatu zitekeelako.
2009ko urriaren 13an atxilotu zuten Batasunako buruzagi ohia, Bateragune auziaren barnean, eta sei urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 2011ko maiatzetik dago Logroñoko espetxean, Bateragune auziagatik ere epaitutako Arnaldo Otegirekin batera.
"La Razón" egunkariak zabaldu duenez, presoak mina bi bi oinetan duela 16 hilabete (kirol jardueren ondorioz). Rodriguezek Donostiako Ospitalera eramatea eskatu zuen, baina Logroñoko espetxeko agintariek ezetza eman zioten. Ondorioz, presoak helegitea aurkeztu zuen eta, orain, Espetxeetako Zaintzarako Epaitegi Zentraleko Jose Luis Castro epaileak baimena eman dio.