Politika -

Negoziazioak

Rajoyren Gobernuak eta EAJk komunikazio bide bat irekiko dute irailean

Hala ere, jeltzaleak ez dira "batere baikorrak", Aitor Estebanek adierazi duenez. "Harreman pertsonala ona da, baina horrek ez du ezertarako balio", gaineratu du.

Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak eta EAJk komunikazio bide bat ireki dute, eta irailean berriro hasiko dituzte bilerak bakegintzaz edo kupoaz hitz egiteko, Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak jakinarazi duenez.

Rajoyk eta Urkulluk uztailaren 15ean izandako bilera "nahiko gaizki" joan zen, Estebanen arabera, baina Gobernuko presidenteordearekin hitz egin zuen, eta bi aldeak irailerako gelditu dira.

Estebanen esanetan, berriz ere bilerak egingo badituzte ere, horrek ez du esan nahi akordioetara helduko direnik: "Oraintxe bertan ez naiz batere baikorra. Espainiako Gobernuko presidenteordearekin hitz egiteko gelditu gara, baina ez dugu uste Gobernuak erreakzionatuko duenik. Oraintxe bertan Barcenas auzian geroz eta nahastuago dago Alderdi Popularra eta horrek erabakiak hartzea eragozten dio".

"Harreman ona daukagu, baina horrek ez du ezertarako balio. Ministro batek baino gehiagok nabarmendu didate Rajoyk eta Urkulluk harreman ona dutela, baina, lehendakariak esan didanez, ez dira ezertan ados jarri", gaineratu du.

Euskal agendan dauden gaietan erantzunik ez badago, jeltzaleek jarrera garraztu beharko dute, EAJko bozeramaileak ohartarazi duenez. Bi dira gai nagusiak: ETAren amaiera eta kupoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea