Politika -

Bere egoitzan agertu dira

Presoentzat hobi komuna eskatzen duten pegatinak salatu ditu Etxeratek

Elkartearen hitzetan, ez da ekintza isolatua, Jone Artola txupinera izendatu zutenetik areagotu den kanpaina baten ondorio baino.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratek Hernanin (Gipuzkoa) duen egoitzako paretetan eta beirateetan ETAko presoentzat ''hobi komuna'' eskatzen duten pagatinak agertu direla salatu du elkarteak asteazken honetan. Etxeraten hitzetan, salatutako hau ez da ekintza isolatua, Jone Artola Bilboko Aste Nagusiko txupinera izendatu zutenetik areagotu den ''kriminalizazio'' kanpaina baten ondorio baino.

Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkaria ''buru duten akusazio eta salaketek oihartzun handia izan zuten zenbait komunikabidetan'', eta ''Artola bera, eta harekin gu guztiok, errotik atera beharreko helburu gisa aurkeztu zuten, Etxerat eta haren ekintzak kriminalizatzeko saiakeran''. Elkarteak azpimarratu duenez, ekintza horiek ''publikoak, legitimoak eta legalak'' dira.

''Presioak eta mehatxuak jaso arren'' aurrera egingo duela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea