Politika -

Diputatuen Kongresua

EAJk lege proposamena aurkeztu du gehiengo absolutuari mugak jartzeko

Jeltzaleek Parlamentuko araudia aldatu nahi dute, alderdi bakar batek ezin diezaien betoa jarri beste taldeen ekimenei eta eztabaida eskariei.

Mariano Rajoy Espainiako presidentea Diputatuen Kongresuan egindako agerraldi batean. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako presidentea Diputatuen Kongresuan egindako agerraldi batean. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako presidentea Diputatuen Kongresuan egindako agerraldi batean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Diputatuen Kongresuko araudia aldatzeko lege proposamena erregistratu du asteazken honetan, alderdi bakar batek ezin diezaien betoa jarri oposizioko taldeen ekimenei eta eztabaida eskariei.

Ekimen horren helburua gehiengo absolutuari mugak jartzea da, eta bi kontu aldatzea eskatu du EAJk.

Jeltzaleen proposamena aurrera ateratzen bada, ezingo da eguneko gai-zerrendan ekimen bat sartzea baztertu talde parlamentario bakarraren babesarekin, gainerako alderdiak ados badaude, eta gutxienez bi talde parlamentariok ados jarri beharko dute eguneko gai-zerrenda aldatzeko.

"Onartezina eta demokraziaren kontrakoa da PPk, nahierara, onuragarriak ez zaizkion ekimenak baztertu ahal izatea. gehiengo absolutuari esker, PPk oposizioko taldeen ekimenak baztertzen ditu, eta horrek Parlamentuko eztabaida pobretzen du", jeltzaleen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea