Politika -
Ekitaldia uretan
Eleak mugimenduak epaiketa politikoen amaiera eskatu du Kontxan
Kolektiboak asanbladak eta bestelako ekimenak aurkeztuko ditu Herriko tabernen auzian inputatuta dauden pertsonen hiri eta herrietan.
Erredakzioa
Eleak mugimenduak epaiketa politikoen amaiera eskatu du igande honetan Donostian, Kontxako banderaren lehen jardunaldian.
Traineru bat atera dute uretara eta, arraunlariak bailiran, Kontxako estropada eremuan atzera eta aurrera ibili dira. Hainbat gaztek uretara salto egin dute, epaiketa politikoa zioen pankarta bat atera dute.
Behin uretatik aterata, Txema Bolinaga Eleak mugimenduko bozeramaileak hitz egin du, eta datozen hilabetetan herriko tabernen auzian inputatuta dauden pertsonen hiri eta herrietan asanbladak eta bestelako ekimenak aurkeztuko dituztela adierazi du.
Helburua epaiketa politikoen kontra "herri harresiak" eraikitzea da, Bolinagaren arabera.
Segidan, ekitaldi politikoa egin dute Donostiako kofradian, eta Luis Goñi eta Xabier Sagardoy Xapo Segiko kide izateagatik zigorra jaso duten iheslarien eskutitza irakurri dute.