Politika -
Kartzela-politika
Gorostiagak ezin izan duela emaztea hil aurretik ikusi salatu dute
Pablo Gorostiaga Egineko zuzendaritzako kide izateagatik dago preso, eta ostegunetik emaztea ikusteko baimena bazuen ere, Espetxe Zuzendaritzak ez du garaiz eraman.
Erredakzioa
18/98 sumarioagatik Ciudad Realeko kartzelan dagoen Pablo Gorostiagaren emaztea hil da gaixotasun larri baten ondorioz. Etxeratek salatu duenez, Laudioko alkate ohiak ostegunetik zuen emaztea ikusteko baimena, baina Espetxe Zuzendaritzak ez du garaiz eraman, bidaia atzo hasi arren.
Etxerat preso eta senideen elkarteak salatu duenez, espetxe zaintzak ez du egoerak eskatzen zuen larritasunaz jokatu.
Gorostiaga Ciudad Realeko Herrera de la Manchako espetxean dago Egin egunkariaren auziagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra betetzen. Laudioko alkate ere izan zen Gorostiaga, 12 urtez, eta aurten polemika handia piztu da bere herrian pregoilari izatea eragotzi diotelako.