Politika -

Moncloan

Ekonomia izango dute gai nagusi Rajoyk eta Quirogak gaurko bileran

Moncloan hartuko du Rajoyk Arantza Quiroga, azken hau Euskadiko PPko buruzagi izendatu zutenetik estreinakoz. Kupoa, indarkeriaren amaiera, AHTa eta Donostia 2016 ere izango dituzte hizpide.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPko presidente izendatu zutenetik estreinakoz Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin bilduko da Arantza Quiroga asteazken honetan.

Bereziki ekonomia izango dute hizpide, eta Euskadiko PPko buruak Gobernuaren ''inplikazioa'' eskatuko du, EAEko ekonomiari bultzada emateko.

13:00etan hasiko dute hitzordua eta Quiroga bakarrik joango da Moncloara.

Ekonomiarekin batera, gai politikoak ere jorratuko dituzte, bereziki ETAren indarkeriaren amaiera. Ildo horretan, Gobernuak egun ETAren aurrean erakusten duen ''exijentzia mailarekin bat'' datozela helaraziko dio Quirogak Gobernuko presidenteari, Euskadiko PPko iturriek jakitera eman dutenez.

Kupoa eta Kontzertu Ekonomikoa ere aztertuko dituzte, ikuspuntu ''erabat tekniko'' batetik.

Abiadura Handiko Trena eta Donostia 2016  proiektuak ere mahai gainean egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea