Politika -
Ondasunen aitorpena
Javier Marotok bi etxe ditu eta 26.000 euro akzio eta gordailuetan
Gasteizko zinegotzien ondasunen aitorpena ezagutzera eman Udalak.
Erredakzioa
Gasteizko alkatearen eta zinegotzien ondasunen aitorpena ezagutzera eman du Gasteizko Udalak. Bertan jasotzen denez, Javier Maroto alkateak (PP) bi etxebizitza ditu, bat Gasteizen eta beste bat Madrilen, eta ia 26.000 euro akzio eta gordailuetan.
Marotoren bi etxebizitzen jabegoa %50ean partekatuta dago. Gasteizko etxebizitza 2004an erosi zuen eta hipotekako 183.000 euro geratzen zaizkio ordaintzeko. Madrilen duen etxebitza ere ordaintzeko dago; 37.000 euro geratzen zaizkio mailegua kitatzeko. Horrez gain, alkateak 18.600 euro ditu hainbat enpresetako akzioetan eta 7.000 euro baino gehiago banku-gordailuetan.
Udal gobernuko kideen artean, Miguel Garnica Hirigintzako zinegotziaren ondasunak nabarmentzen dira. Garnicak etxebizitza bat, bulego bat eta garaje bat ditu Gasteizen. Horrez gain, Marbellan etxebizitza bat eta garaje bat, eta Errioxako Boadilla herrian bi finka ere baditu. Zenbatekorik zehaztu ez den arren, zinegotzia hainbat enpresetako bazkide da eta akzioak ditu.
Oposizioari dagokionez, EAJ-PNVko Gorka Urtaranek etxebitza bat du Gasteizen. Etxebitzaren jabegoa %50ean partekatuta du. Horrez gain, 23.000 euro inguru ditu ¿¿BGAE batean.
Patxi Lazcozek (PSE-EE) 2000. urtean erositako Renault Clio bat du.
Azkenik, EH Bilduko Kike Fernandez de Pinedok, etxebizitza bat du Gasteizen eta bi ibilgailu. 2004ko Ford Focus eta Volkswagen Transporter bat.