Politika -
Bake Ponentzia
Akordioak lortzeko ahalegina egitea eskatu die alderdiei Tejeriak
Eusko Legebiltzarreko presidenteak "ahaleginak" egiteko eskatu die ganberako alderdi politikoei bake lantaldeak aurrera egin dezan. Pello Urizarrek, bestalde, oztoporik ez jartzeko eskatu dio PSEri.
Erredakzioa
Gasteizko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitzarako lantaldeak, egun, bizi duen egoera aztertu du Tejeriak. Izan ere, PSE-EEk ez duela Eusko Legebiltzarreko Bakerako Lantaldean parte hartuko iragarri zuen, EH Bilduk aurreko legegintzaldian gainerako alderdi politikoek adostu zuten "zoru etikoa" onartzen ez badu.Legebiltzarreko presidenteak lantalde horrek, hasieratik, “arazo ugari” izan dituela onartu du. Alderdien arteko irizpide ezberdinengatik, hainbatetan bertan behera gelditu zen Bake Ponentzia, azpimarratu du Tejeriak. Azkenean, EAJ, EH Bildu eta PSEren parte-hartzearekin sortu zen lantaldea, PP eta UPyD, berriz, kanpoan geratu ziren.Hasieratik zailtasunak izan arren, Bakartxo Tejeriak akordioak lortzeko ahalegina egitea eskatu die lau alderdi nagusiei, bere esanetan benetako bakea lortzea litzatekeelako, herri honentzat inbertsiorik handiena. Zoru etikoa delakoa bere horretan mantentzen dela eta, hortaz sozialistek bake ponentzia uzteko aukera ez du ulertzen Tejeriak.
Gutxieneko akordioak“Ponentziaren lana erreza izango zenik ez zuen inork esan” eta “arazoak arazo lantaldeak aurrera egin behar du” azpimarratu du Tejeriak. Gutxiengo akordio batera heldu artean, lantaldeak izan dezakeen bidea oso gogorra izan daitekeela aitortu du, Legebiltzarreko presidenteak. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da alderdi guztiak bildu eta elkarrizketari ekitea. Zoru etikoaMaiatzean, Bake Ponentziak, EAJ eta PSEren gehiengoarekin, zoru etikoa oinarri hartuta lan egingo zuela adostu zuen. “Zoru etiko hori bere horretan darrai. Ordutik, zer aldatu da?” galdetu du Bakartxo Tejeriak, sozialistek erakutsi berri duten jarrerari erantzunez. Halaber, ezker abertzaleak “ herri honi azalpen ugari eman behar dizkiola” gaineratu du. Presoak eta ETAEspetxe politikari dagokionez, egungo egoerara egokitu eta malgutu beharra dagoela uste du Legebiltzarreko presidenteak. Presoek ere giza eskubideak dituztela eta, haienak ere, bete egin behar direla esan du Tejeriak.Bestalde, egun, “indarkeriarik gabeko” garai batean bizi arren, Espainiako gobernuak “ETArekin esertzeko asmorik erakutsi ez duela” gaineratu du.
Oztoporik ez jartzeko eskatu dio Urizarrek PSEri
Bake ponentziari lotuta, EH Bilduk ez duela betorik jarriko, ezta betorik onartuko ere esan du gaur, Pello Urizar, EAko idazkari nagusiak. Urizar alderdi nagusien artean akordioa lortzearen alde agertu da, baina norbaitek ez badu ponentzian parte hartu nahi, bere ardura izango dela gaineratu du.
Azkenean, sozialistek ponentzia uztea erabakiko balute ere, jeltzaleek eta EH Bilduk lantaldearekin aurrera jarraitu beharko luketela uste du.