Politika -
Nafarroa
Nafarroan hauteskundeak aurreratzea eskatu du Roberto Jimenezek
UPNren zikloa agortua dagoela eta aldaketa beharrezkoa dela esan die Roberto Jimenezek alderdikideei, sozialistek egindako Lurralde Batzordean.
Erredakzioa
Nafarroan hauteskundeak aurreratzea izango litzateke aldaketa abiatzeko lehenengo urratsa Jiemenezen ustez. Halaber, hitza herritarrei eman behar zaiela gaineratu du.
Izan ere, aldaketaren eragile izan nahi dute sozialistek eta hartara, Jimenezek elkarlana eskatu die alderdikideei; elkarlana, Barcinaren gobernua gehiengo aurrerakoi sendo baten bidez boteretik kentzeko.
Gaur egungo gobernua agortuta dagoela esan du PSNko idazkari nagusiak. Herrialdea ekonomikoki, sozialki eta instituzionalki geldituta ikusten du eta horregatik, lehen bait lehen, hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio Yolanda Barcina presidenteari.
Zentsura mozioa aurkeztearen kontra
Bestalde, Barcinaren aurka zentsura mozioa aurkeztearen kontra agertu da Roberto Jimenez eta, zihurtatu du ez duela gobernatuko ez Bildurekin ezta UPNrekin ere.
Iruzurra
Iruzurra ere aipagai izan du Jimenezek. Izan ere, PSNren aurrekontua publiko egingo duela adierazi du eta,halaber, publiko egingo dituela buruzagi sozialista nafarren soldatak.