Politika -
Gazteluaren eguna, Eskoriatza
'Euskal herritarrok Estatu bat izango dugu etorkizuneko Europan'
Garitanok esan duenez, "iraganean bezala, Nafarroako Erreinuarekin", euskal herritarrek "Estatu bat izango dute etorkizuneko Europan" berriro ere.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak (Bildu) esan duenez, "iraganean bezala, Nafarroako Erreinuarekin", euskal herritarrok "Estatu bat izango dugu etorkizuneko Europan" berriro ere.
Gizpuakoako Diputazioak ohar baten bidez zabaldu duenez, Garitanok Eskoriatzan ospatu duten 'Gazteluaren Egunean' egin ditu adierazpenok; Garitanok "iragana berreskuratzeak" duen garrantzia azpimarratu du euskal herritarrek Estatu bat izan dezaten berriro ere.
"Ez da Nafarroako Erreinua izango, iraganean bezala, ez ditu gazteluak izango, ez lubakiak, baina berezko Estatu bat izango dugu, Errepublika bat; guk eraiki nahi duguna", Garitanok Aitxorrotz mendian esan duenez. Mendi horretan Nafarroako Erreinuak Gipuzkoako mugan zuen gotorlekuaren arrastoak topatu dituzte, bost urtez indusketa lanak egiten izan eta gero.