Politika -
Polemika
Homs: 'Estatu bat izateko gidalibururik ez dago'
Katalunia subirano bat Batasunetik kanpo geratuko litzatekela ohartarazi du Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteak, eta Kataluniako Gobernuko bozeramaileak erantzun egin dio.
Erredakzioa
"Estatu batean bilakatzeko gidalibururik ez" dagoela adierazi du gaur Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.
Katalunia subirano bat Batasunetik kanpo geratuko litzatekela ohartarazi dute Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteak eta Pia Ahrenkilde erakunde bereko bozeramaileak, eta Kataluniako Gobernuko bozeramaileak erantzun egin die.
"Estatu batean bilakatzeko gidalibururik ez dago, ez norabide batean ezta bestean ere, automatismoak ez dituzte aurreikusi", esan du kontseilariak.
"Estatu kide batek galdetu arte" Europako Batzordeak ez duela erabakirik hartuko azpimarratu du Homsek. Kontseilariaren ahotan, "noizbait gertatzen bada, demokraziaren printzipioa nagusitzea espero dut".
Negoziazioa
Homsen hitzetan, erabakitzeko eskubidea eskatzen jarraituz gero, prozesua "heltzen" joango da eta Espainiak zein Europako Batasunak onartu beharko duten "negoziazio politiko" batean amaituko du. "Aurretiazko erresistentzia egotea uler daiteke, baina bidearen amaieran negoziazio politikoa izango da, EB eta Espainia printzipio demokratikoekin kontsekuente izan behar dira.
Espainiako Gobernuak Kataluniako auzia barne arazo bat dela esan du, baina aldiberean enbaxadoreak deitu dituzte lehen ministroek iritzia plazaratu duten herrialdeetan (Letonia), Homsek azaldu duenez. Hori "kontraesana" dela erantsi du.