Politika -
Kartzelan urte gehiago
Parot doktrina ezarri diote Gabriel Urizar preso arrasatearrari
2014ko urtarrilean atera behar zuen kartzelatik, baina 197/2006 doktrina ezarri ondoren 2016ko irailera arte luzatu diote zigorra.
Erredakzioa
Gabriel Urizar Murgoitio preso arrasatearrari Parot doktrina ezarri zioten uztailean, eta 2014ko urtarrilean kartzelatik atera behar bazuen ere 2016ko irailaren 17ra arte luzatu diote zigorra, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.
Frantziako Poliziak 1985ean atxilotu zuen Saran, eta 1988ra arte espainiaratu ez bazuten ere, 1986an hasi zen zigorra betetzen.
2006an Henri Parot presoari 197/2006 doktrina ezarri ziotenetik 93 presori aplikatu diete, eta horietatik 71k preso jarraitzen dute gainera.
Estrasburgoko Giza eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren kasuaren inguruko behin betiko epaia emango du laster. Auzitegi horrek 'Parot doktrina'ren kontrako epaia kaleratu zuen, baina ez da behin betikoa, Espainiak helegitea jarri baitzuen.