Politika -

Elkarrizketa

Garitano: 'PSEko eta PPko hautesleek Euskal estatua babestuko lukete'

Euskal herritarrek ‘euskal bideari’ ekin behar diotela gaineratu du Garitanok Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean.

Martin Garitano. EITB.
Martin Garitano. EITB.
Martin Garitano. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europan euskal estatu bat sortzea PSE-EEri eta PPri bozka ematen diotenentzat ere proposamen egokia izango dela iritzi dio Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Horren hitzetan, estatu propio batean, euskal herritarrak “hobeto biziko dira” eta euren arteko erlazioa “hobea” izango da.

Euskal herritarrek ‘euskal bideari’ ekin behar diotela gaineratu du Garitanok Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean.

Garitanok esan du Euskal Herria “Europa barruan” izango dela, “beste askok baino lehenago hor geundelako”. “Ez dut zalantzarik, Europako kide moduan onartuko gaituzte”, adierazi du.

Itun fiskala

Bestalde, EAJk, PSE-EEk eta PPk euren botoak itun fiskalaren inguruan batzea ez litzatekeela “arrazoizkoa” izango adierazi du.

“Muturreko eskuinak, eskuin abertzaleak eta sozialdemokratak euren botoak batzen badituzte, ideologia horiek guztiak nola batuko dituzten azaldu behar digute”, esan du.

Horrez gain, EAJri Ardanzaren garaietara atzera egitea leporatu dio.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea