Politika -
Heriotza
Anton Aurre EAJko kide historikoa zendu da
Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea izan zen 1983tik 1995era, eta Sabino Arana Fundazioko presidente aukeratu zuten ondoren.
Erredakzioa
Anton Aurre EAJko kidea eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente ohia zendu da, 86 urte betetzeko egun bat falta zuenean, Sabino Arana Fundazioak ohar batean jakitera eman duenez.1927ko irailean Ajangizen jaioa, ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. 25 urtez, merkataritza-nabigazioko kapitaina izan zen. 1979. urtean, Bizkaiko Batzar Nagusietako apoderatu aukeratu zuten, eta 1983tik 1995era Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea izan zen.
1995ean, Sabino Arana Fundazioko presidente aukeratu zuten, eta 1999an burmuineko infartu bat izan zuenetik, gurpil-aulkia erabili behar izan du.