Politika -

Paueko auzitegia

Aranalde Espainiari entregatzea erabaki du Frantziak

Aitor Zubillagaren kontrako eskakizuna, ostera, atzera bota du Paueko Auzitegiak forma-akats batengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Aranalde ETAko ustezko kidea Espainiari entregatzea erabaki du gaur Paueko Auzitegiak, baina Auzitegi Nazionalak egindako eskaera ez du onartu Aitor Zubillagaren kasuan forma-akats batengatik, Amaia Rekarte bien abokatuak jakitera eman duenez.

Horrela, Aranalde Espainian epaituko dute. Legez kanpoko talde batean parte-hartzea eta 2000tik 2003ra arte erakunde terroristako kideak erakartzeko lanean aritu izana leporatzen dio Espainiako Justiziak.

Aranalderen aurkako euroaginduaren sendotasuna zalantzan jarri zuen bere abokatuak irailaren 10ean, alegazioetan, baina auzitegiak atzera bota ditu. 67 urteko akusatuak Ipar Euskal Herrian hamarkada bat zeramatzala defendatu zuen.

Zubillagaren kontrako eskakizuna, aldiz, atzera bota du Paueko Auzitegiak. Zubillaga ekainaren 26an atxilotu zuten Saran (Ipar Euskal Herria), baina gutxi geroago aske utzi zuten kontrol judizialaren pean.

Honenbestez, Zubillaga kontrol judizialik gabe utzi du gaurko ebazpenak, abokatuak azaldu duenez.

Frantziak euroagindu originala jaso ez zuela argudiatu dute magistratuek ez entregatzea erabakitzeko orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea