Politika -

Alderdi Eguna

Euskadi 'Europako nazioa' dela aldarrikatuko du EAJk Alderdi Egunean

"I am basque" ("Euskalduna naiz") lelopean ospatuko da Euzko Alderdi Jeltzalearen jaia. Irailaren 29an izango da Alderdi Eguna Forondako zelaietan.

Joseba Aurrekoetxea eta Pilar García de Salazar Alderdi Egunaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Joseba Aurrekoetxea eta Pilar García de Salazar Alderdi Egunaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Joseba Aurrekoetxea eta Pilar García de Salazar Alderdi Egunaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzko Alderdi Jeltzaleak Alderdi Eguna ospatuko du datorren igandean. Jaiaren 36. edizioa izango da aurtengoa eta "I am basque" ("Euskalduna naiz") lelopean egingo da. Aurtengoan, Euskadi "Europako nazioa" dela aldarrikatuko da.

Irailaren 29ko ekitaldien berri Pilar Garcia de Salazar EAJren idazkariak eta Joseba Aurrkoetxea burukideak eman dute. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko buruaren hitzaldiak izango direla iragarri dute.

"Gaur, inoiz baino gehiago Euskadi nazio dela aldarrikatzen dugu baina, batez ere, Euskadiren eskubide guztiak defendatu nahi ditugu. Euskadi, Europako nazio. Ez okerragoa, ezta hobea ere. Ezberdina, besterik ez, berezia. Eskubide eta betebehar berberekin", adierazi du Salazarrek.

Alderdi Eguna iragartzeko prestatutako kartelean "I am basque" irakurri daiteke, ikurriñaren koloreen izarrekin osatutako Europar Batasuneko ikurraren ondoan. EAJko idazkariak adierazi duenez, "Jose Antonio Agirre lehen lehendakariak sortu eta munduari ezagutarazi zion lelo hori". "Lelo hori, ez da ez inoren, ez eta ezerren aukakoa ere", gaineratu du.

Krisi ekonomikoa ere hizpide izango dute Alderdi Egunean. "Pentsamolde guztietako euskal hiritar asko eta asko oso egoera txarrean daude, egoera benetan latza bizi dute. Suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzea dira EAJ eta Jaurlaritzaren lehentasunak", esan du.

Igandean biktimak ere gogoan izango dituztela aitortu du. "Euskadik oraindik ez ditu bere zauri guztiak sendatu. Hamarkada luzeetan, izua, mina eta heriotza bizi izan dugu. Zauri horiek guztion artean sendatu behar ditugu. Eragindako kaltea aitortu behar dugu, bortxakeria baztertu behar dugu, eta biktimei kalte ordaina aitortu behar diegu, adeitasuna eta hurbiltasuna eskainita", azpimarratu du. "Euskal nazioaren garapena eta bakea EAJren DNAn daude", amaitu du.

Alderdi Eguna Forondako zelaietan (Gasteiz) egingo da urtero legez. EAJko milaka jarraitzaile eta kide bilduko dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea