Politika -

Funtzionarioa izateko

Kataluniera Balearretan baldintza ez izatea ebatzi du Konstituzionalak

Auzitegiaren arabera, onar daiteke lanpostu batzuetarako ezinbestekoa izatea kataluniera, baina soilik kasu batzuetan, esaterako, hezkuntzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak ebatzi duenez, kataluniera ez da nahitaezko baldintza bat izango Balearretan funtzionarioa izateko, baina puntuak emango ditu. Horrela Jose Ramon Bauzaren Gobernuak bultzatuta Funtzio Publikoaren Legea babestu du Auzitegiak.

Konstituzionalaren arabera, onar daiteke lanpostu batzuetarako ezinbesteko baldintza izatea kataluniera, baina soilik kasu batzuetan, esaterako, hezkuntzan.

Epaiaren arabera, erreformak "hizkuntzen arteko oreka edo berdintasuna" errespetatzen du, bata bestearen menpe egin barik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea