Politika -

Polizia operazioa

Herrirako atxilotuak Velasco epailearen aurrean deklaratzen ari dira

09:30ean hasi da Auzitegi Nazionaleko instrukzio epailea atxilotuak galdekatzen. Arratsaldera arte luzatzea espero da.

Jon Garai, atzo Herriraren kontrako operazioa atxilo hartutako bat. Argazkia: EFE
Jon Garai, atxilotuetako bat. Argazkia: EFE
Jon Garai, atzo Herriraren kontrako operazioa atxilo hartutako bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Herrira plataformaren aurkako operazioan atxilotu zituen 18 lagunak Madrilen dira, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean.

09:30ean hasi da Auzitegi Nazionaleko instrukzio epailea atxilotuak galdekatzen. Arratsaldera arte luzatzea espero da.

ETArekin lotutako beste operazioetan ez bezala, oraingoan atxiloaldi komunikatua agindu du epaileak. Hala, eurek aukeratutako abokatuarekin deklaratu ahal izango dute.

Hauek dira atxilotutakoak: Amaia Esnal, Nagore Garcia, Eneko Ibarguren, Jexux Mari Aldunberri, Ekain Zubizarreta, Manu Ugartemendia, Roberto Noval, Beñat Zarrabeitia, Ibon Meñika, Jose Antonio Fernandez, Oscar Sanchez, Gorka Gonzalez, Ane Zelaia, Jon Garai, Sergio Labaien, Imanol Karrera, Eneko Villegas eta Fran Balda. Atxiloketa gehienak, hamar, Hernaniko egoitzan egin zituzten, bilera bat egiten ari ziren unean. Gainerako zortzietatik, bost Gipuzkoako beste leku batzuetan izan ziren, eta bana Araban, Bizkaian eta Nafarroan.

Galdeketak

Uko egin diote deklaratzeari Herriraren aurkako operazioan Guardia Zibilak atxilotutako 18 pertsonek, Tres Cantosko (Madril) kuartelean.

Aiert Larrarte abokatuak Radio Euskadiko Ganbara saioan zehaztu zuenez, 18 atxilotuak "ondo" daude, eta ez dute "legez kanpoko galdeketarik ezta mehatxurik ere" jaso. Gainera, ETAren edo ezker abertzalearen aurkako polizia operazio gehienetan ez bezala, komunikatuta daude.

Hain zuzen ere, ETAko kide izatea, terrorismoa goratzea eta talde armatua finantzatzea egotzi diete.

Deialdiak

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte ostiralerako, 12:00etatik 12:30era, Euskal Herriko lantokietan, "Herrira presoen eskubideen aldeko elkartearen aurkako polizia operazio bidegabearen aurka".

ELAko eta LABeko idazkari nagusiek, Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek, "gaitzespen irmoa" erakutsi dute, protesta deitu duten sindikatu guztien izenean, "astelehenean 18 pertsona atxilotzea ekarri zuen erabaki politikoaren aurrean".

sindikatuak manifestazioa lan uzteak herrira

sindikatuak manifestazioa lan uzteak herrira

Argazkia: EFE

Debekua Nafarroan

Iruñean, Tuteran eta Altsasuan ostiralean egitekoak ziren elkarretaratzeak debekatu ditu Gobernuaren Ordezkaritzak, ELA, LAB, ESK, CGT, STEE, EHNE eta HIRU sindikatuek gaur salatu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea