Politika -

Herriraren aurkako operazioa

EAJk eta EH Bilduk adierazpen bat adostu dute, atxiloketak salatzeko

Joseba Egibar eta Laura Mintegi elkarrekin agertu dira prentsaurrekoan, Herriraren aurkako operazioa salatzeko.

EH Bilduko legebiltzarkideak Gasteizko Ganberan. Argazkia: EFE
EH Bilduko legebiltzarkideak Gasteizko Ganberan. Argazkia: EFE
EAJk eta EH Bilduk Herriraren aurkako operazioa gaitzetsi dute

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herriraren aurkako operazioa "guztia ETA da tesiaren" barruan kokatu behar dela azaldu dute EAJk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean. Era berean, sarekada "Espainiako Gobernuaren estrategia politiko-judizialaren" barruan kokatu dute biek.

Joseba Egibar EAJko bozeramaileak eta Laura Mintegi EH Bilduko buruzagiak adierazpen bateratua irakurri dute arratsaldean, Gasteizko Ganberan. "Eskubide zibil eta politiko guztien errespetua", eskatu dute bi taldeek. 18 atxilotuak aske uzteko eskatu dute, "euskal presoen oinarrizko eskubideen alde lan egiten ari zirelako".

PPren Exekutiboak "salbuespen legeetan oinarrituta, Auzitegi Nazionala bezalako epaitegiak erabiltzen ditu guztia ETA dela tesia aplikatzeko, nahiz eta ETAk duela bi urte ekintza armatua laga zuela jakin", EAJren eta EH Bilduren hitzetan.

Mariano Rajoyren Gobernuak "ETAren erabakiaren egiazkotasuna eta atzeraezintasuna egiaztatzeko erantzukizun politikoa onartu beharrean, bake prozesuari babesa eman beharrean, ETAren borroka armatuak luze joko duenaren ideia berreskuratu nahi du", kritikatu dute bi taldeek.

Atzerapausoa

Jeltzaleen eta EH Bilduren arabera, Herrirako 18 kideen atxiloketak "Euskal Herrian bake prozesua sendotzeko bidean atzerapauso bat dira".

"Euskal erakundeek eta euskal gizartearen gehiengo adierazgarriak euskal presoen oinarrizko eskubideen urraketak salatu dituzte behin eta berriro", erantsi dute. "Urraketek konponbidea bilatzeko lanean" laguntzen ez dutela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea