Politika -

Herriaren aurkako operazioa

Herrirako azken bi atxilotuak aske geratu dira

Arratsaldean manifestazioan amaitu den kontzentrazioa egin dute Iruñean atxiloketen aurka.

Atzo geratu ziren aske 18 atxilotuetatik 16 lagun. Argazkia: EFE
Atzo geratu ziren aske 18 atxilotuetatik 16 lagun. Argazkia: EFE
Atzo geratu ziren aske 18 atxilotuetatik 16 lagun. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herriraren aurkako operazioan atxilotutako 18 lagunak aske daude. Azken bi atxilotuak arratsaldean atera dira Soto del Real espetxetik fidantza ordainduta. Iruñean, berriz, manifestazioan amaitu den kontzentrazioa egin dute arratsaldean atxiloketen aurka.

Jose Manuel Ugartemendia eta Jesus Mari Aldunberri arratsaldeko zortzi eta erdietan atera dira Soto del Realetik Eloy Velasco epaileak ezarritako 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Kalean dira operazioan atxilotutako 18 lagunak.

Manifestazioa Iruñean

Bestalde, atxiloketen aurkako manifestazioa egin dute arratsaldean Iruñean. Ehunka lagunek parte hartu dute bertan.

Sortu, EA, Aralar, Bildu, ELA, LAB-ESK, EHNE eta Hiruk egin dute deialdia.

Herrira protesta pamplona efe

Herrira protesta pamplona efe

Manifestazioa Iruñean. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea