Politika -
Herriraren kontrako operazioa
Mendizabalek gaur jarriko du salaketa eraso zion ertzainaren kontra
Herriraren kontrako operazioa salatzeko Hernanin egindako protesta bilkuran, Ertzaintzak buruan jota zauritu zuen Amaiur koalizioko senataria.
Erredakzioa
Donostiako epaitegian aurkeztuko du salaketa gaur, astelehena, Amalur Mendizabal Amaiurreko senatariak. Epaitegira hurbilduko dira harekin batera Alberto Unamunzaga eta Iñaki Goioaga senatariak, eta Maite Aristegi diputatua ere.
Senataria Hernanin zauritu zuten astelehenean, Ertzaintza oldartuta, Guardia Zibilak Herrira plataformaren aurkako operazioan egindako 18 atxiloketen kontra egindako elkarretaratze batean.
Senatariak berak Twitterren azaldu zuenez, zortzi puntu eman behar izan zizkioten buruan. Koalizio abertzaleak, gainera, bideo bat eta argazki bat publikatu zituen, sare sozial horretan.
Amaiurrek salatu duenez, Ertzaintzak "eraso bortitza" egin zion Mendizabali, lekuan "tentsioa lasaitzen" bazegoen ere eta "uneoro" senatari egiaztagiria erakutsi bazuen ere.