Politika -

ETAren desarmea

Mintegi: 'Ez du inolako zentzurik ETAk bere horretan jarraitzeak'

ETAren desarmea "denbora kontua" dela adierazi du EH Bildu koalizioko bozeramaileak.

Laura Mintegi (EH Bildu). EFE.
Laura Mintegi (EH Bildu). EFE.
Laura Mintegi (EH Bildu). EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk bere horretan jarraitzeak eta oraindik armak izateak "ez du inolako zentzurik", Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailearen hitzetan. Zentzu horretan, ETAren "desegitea" denbora kontua izango dela gaineratu du. Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, ETAren desegitea "heldu helduko da", esan du. "Heldu behar da, desegitea beharrezkoa da, baina denbora kontu bat izango da", adierazi du.

"Ez du zentzurik ETAk bere horretan jarraitzeak edo armak izateak", berretsi du. ETAk armak entregatu behar dituela esatea "ondo" dagoela adierazi du. "Noski baietz! Hori da gutxi barru izango dugun agertokia".

Hala ere, gatazka "artifizialki" luzatzea nahi duten pertsonak badaudela salatu du. "Nork dauka gatazka luzatzeko interesa?", galdetu du. "Larunbatean kalean egon ziren pertsona guztiek ez, behintzat", gaineratu du, Herriraren kontrako operazioaren aurka protestatzeko Bilbon bildu ziren milaka manifestariak gogoan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea