Politika -

Eusko Legebiltzarra

Borja Semperri 'faxista' nork esan zion argitzen saiatuko dira

Iragan osteguneko osoko bilkuran Borja Semper PPko legebiltzarkideari ‘faxista’ nork esan zion argitzen saiatuko da Eusko Legebiltzarra, barne ikerketa baten bidez.

Eztabaida estua Legebiltzarrean, Semperri 'faxista' deitu ostean

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan osteguneko osoko bilkuran Borja Semper PPko legebiltzarkideari ‘faxista’ nork esan zion argitzen saiatuko da Eusko Legebiltzarra, barne ikerketa baten bidez. Iraina EH Bilduko zein ordezkarik esan zion argitzea lortzen badute, horren aurkako zigorra erabaki beharko du Legebiltzarrak.

Erabakia Legebiltzarreko Mahaiak hartu du gaur, EAJko, PPko eta PSE-EEko ordezkarien aldeko botoei esker. EH Bilduk, ordea, aurkako botoa eman du.

Legebiltzarreko azken kontrol saioan, PPk Hasier Arraiz EH Bilduko ordezkariari espediente bat jartzea eskatu zuen, Borja Semperri ‘faxista’ esan ziola argudiatuz. Egun berean, PPk Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen jarrera ‘pasiboa’ gogor kritikatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea