Politika -

Hitzaldia, EHU-n

Torturen biktimak 'milaka' direla uste du Paco Etxeberriak

Auzitegi medikuaren ustez, "ETAren osteko testuinguru berrian" torturen eta Poliziaren biktimak "atzamarra altxatzen" hasiko dira.

El prestigioso forense Paco Etxeberria. EiTB
El prestigioso forense Paco Etxeberria. EiTB
El prestigioso forense Paco Etxeberria. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Auzitegi Medikuntzako irakaslearen ustez, "ETAren osteko testuinguru berrian" torturen eta Poliziaren abusuen "milaka biktima" agertuko dira.

Etxeberriak "Hobiak ireki, duintasunak berreskuratu" hitzaldia eskaini du gaur EHUn. Horretan, Euskaditik kanpo ikerlariek Frankismoan eta Gerra Zibilean desagertutako pertsonen kasuak ikertzeko babes nahikoa jasotzen ez dutela kritikatu du.

Hitzaldia hasi baino lehen kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, torturen eta Poliziaren abusuen biktimak "atzamarra altxatzen" hasiko direla aurreratu du auzitegi medikuak. Horregatik, biktima horiek "artatzea"ren eta auziei buruzko informazioa biltzearen alde egin du,

Horren esanetan, "bakea errotzen ari den eta berradiskidetzeaz hitz egiten ari den garai honetan, Euskadik orain arte artatu ez dituen biktimak artatu behar ditu", hau da, torturatutakoak eta Poliziaren abusuak pairatu dituztenak.

Demokrazian desagertutakoak

Bestalde, Etxeberriak azaldu duenez, bortxaz desagertutakoen auziak ikertzen dituen NBEren taldeak bisita egin berri dio, demokrazia garaian jazotako hainbat desagerpen ikertzea proposatzeko.

Etxeberriaren ustez, ikerketa horiek "Gerra Zibil garaian emandakoak bezain garrantzitsuak" dira. Izan ere, "herritarrek ez dute onartzen gizarte aberats batean desagerpenak egotea, eta agintariek barkatu, ez dago argi zer gertatu den erantzutea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paco Etxeberria albisteak