Politika -

Herriraren kontrako operazioa

Herrirako beste bi kide inputatu ditu Auzitegi Nazionalak

Emili Martin Iparraldeko bozeramailea eta Jon Mintegiaga Herrirako kidea epaile aurrean deklaratu beharko dute azaroaren 5ean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emili Martin Iparraldeko Herrirako bozeramailea eta Jon Mintegiaga Herrirako kidea inputatu gisa deklaratzera deitu Auzitegi Nazionalak, kazeta.info webguneak kaleratu duen informazioaren arabera.

Zehazki, irailaren 30ean Herriraren kontra egindako operazioaren harira deitu dituzte deklaratzera, eta orduan atxilotu zituzten 18 kideei bezala, "talde terroristaren parte izatea", "finantziatzea" eta "terrorismoa goratzea" egotzi diete, iturri horren arabera.

Azaroaren 5ean deklaratu beharko dute biek Eloy Velasco epailearen aurrean.

Kazeta.infok azaldu duenez, Hernaniko egoitzan zen Mintegiaga Guardia Zibilak operazioa abiatu zuenean, baina aske utzi zuten. Martin, berriz, Herriraren sumarioan agertzen da, baina oraindik ez du jakinarazpen ofizialik jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala