Politika -

Bartzelonan

Milaka lagun Espainiaren aldeko manifestazioetan Bartzelonan

Hispanitatearen egunean, Espainiaren alde Bartzelonan egin den bilgune nagusia "Som Catalunya, somos España" plataformak deitutakoa izan da. Milaka lagun bildu dira bertan.

Katalunia Espainia dela aldarrikatu dute milaka lagunek Bartzelonan

1:23

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deialdi ugari izan dira goizetik, baina bilgune nagusiak bi izan dira eguerdian. Bat, jendetsuena, bandera bikoitz eta erraldoia garraiatu duena, Catalunya plazan, "Som Catalunya, somos España" plataformak deitutakoen elkarretaratzea. Guztien buru, PPC eta Ciutadanseko presidenteak, baina tartean, baita Euskaditik joandako ordezkariak ere, Iñaki Oyarzabal, Euskadiko PPko idazkari nagusia kasu.

Dena den, segurtasun indarrei kezka gehien piztu diena berriz, España en marcha lelopean, ultraeskuindarrek deitutako manifestazioren abiagunea izan da, Monjuic inguruan.

Hasiera batean, Santseko plazan biltzekoak ziren, baina epaitegiek debekatu egin die, eta, 400 bat herritarrek faszismoaren aurkako gosaria antolatu dute bertan, jai giroan.

Beste batzuk nahiago izan dute ospakizunak alde batera utzi, eta ordainik jasoko ez badute ere, lanera joan. Horixe egin dute, adibidez, Kataluniako Biblioteka Nazionaleko 25 langileek, plantilako 5etik batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona argazkiak