Politika -

Hispanitatearen eguna

Printzeak 'espainiar guztien batasuna' berresteko deia egin du

Ez da Jaurlaritzako ordezkaririk izan, gonbidatuen artean. Hamar presidente izan dira ospakizunean, Yolanda Barcina Nafarroako presidentea, besteak beste.

Lehenengo aldia da erregea ospakizunean izan ez dela. Irudia: EFE
Lehenengo aldia da erregea ospakizunean izan ez dela. Irudia: EFE
Lehenengo aldia da erregea ospakizunean izan ez dela. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asturiaseko Printzeak "espainiar guztiak batzen dituena" ospatzeko deia egin die erregearen izenean gonbidatuei, Hispanitatearen Egunean eta, bide batez, "etorkizunean adiskidetasuna eta aurrerapena" partekatzearen aldeko konpromisoa berretsi du.

"Batzen gaituena asko bada, askoz gehiago da egunez egun gure arteko loturak eta Espainiak nazioartearekin dituen loturak estuagoak egingo dituena", Koroaren oinordekoak esan duenez. Halaber, brindis batean, Printzeak Juan Karlosen partez -lehen aldia da ospakizunean ez dagoela- "agurrik beroena" helarazi die gonbidatuei.

Felipek, hitzaldian, Guardia Zibila zoriondu du, haren patroia baita. "Espainiak, koroa bere zerbitzuan duela, aurrerapenaren alde lan egiten jarraituko du, etorkizunaren alde, edozein oztopo gaindituta", nabarmendu du.

Mila gonbidatu ingururen aurrean (besteak beste, Gobernu eta alderdi politikoen ordezkariak eta zenbait erkidegoren presidenteak), Printzeak eskuz idatzitako idazki bat irakurri du erregearen izenean: "Gaur batzen gaituena ospatzeko, gure milaka urteko historia oroitzeko eta denok batera lortutakoa baloratzeko eguna da".

"Baina, gehien bat, etorkizunarekiko konpromisoa berresteko eguna da, adiskidetasunean, espainiar guztientzako, hiritar guztientzako, etorkizuna", gaineratu du.

Bertaratutakoen artean ez da Jaurlaritzako ordezkaririk egon; izan ere, hamar erkidegoko ordezkariak izan dira: Maria Dolores de Cospedal Gaztela Mantxatik; Susana Diaz Andaluziatik; Alberto Nuñez-Feijoo Galiziatik; Juan Vicente Herrera Gaztela Leonetik; Yolanda Barcina Nafarroatik; Jose Antonio Monago Kantabriatik; Ignacio Diego Kantabriatik; Luisa Fernanda Rudi Aragoitik; Paulino Rivero Kanarietatik eta Ignacio Gonzalez Madriletik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea