Politika -

Urquijori erantzuna

Herrirari harrerarik egin ez diola argitu du Garitanok

Carlos Urquijok zabaldutako informazioa "faltsua" dela adierazi du Martin Garitanok, Herriraren aurkako operazioan atxilotutako bi kiderekin baino ez dela egon argudiatuz.

Martin Garitano. Argazkia: EFE
Martin Garitano. Argazkia: EFE
Martin Garitano. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrirari egindako ustezko harreraren inguruan Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak zabaldutako informazioa "faltsua" dela esan du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Hain zuzen ere, Herrirari harrerarik egin ez diola azpimarratu du Garitanok, eta azken polizia operazioan atxilotutako bi herritar baino ez dituela hartu azpimarratu du. Ildo horretan, "obsesioak ez direla onak" jakinarazi dio Urquijori.

Izan ere, Espaniako Gobernuko ordezkariak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari harrera horren berri eman dio, Garitanok "desobedientzia delitua" egin ote duen azter dezan.

Esan bezala, Herriraren kontrako operazioan atxilotutako Nagore Garciarekin eta Jesus Mari Aldunberrirekin izan da goizean Martin Garitano, operazio horren gaineko informazioa jasotzeko. Atxiloketak izan ziren egunean ere Hernanin egon zen Gipuzkoako ahaldun nagusia, han jazotzen ari zena hurbiletik ezagutzeko.

Horrekin lotuta, Garitanok argi utzi du operazioa izan zenean Gobernuko ordezkariaren erantzunaren zain gelditu zirela, baina oraindik ez dutela inolako azalpenik jaso. Garitanoren esanetan, "horregatik elkartu dira gaur Garciarekin eta Aldunberrirekin, operazioan gertatu zena eta aurrerantzean gertatuko dena ezagutzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea