Politika -

New Yorkeko Euskal Etxea

New Yorkeko Euskal Etxeko presidenteak dimititu du

Aitzol Azurzak "arrazoi pertsonalengatik" dimititu duela adierazi du. Datorren igandean aukeratuko dute Euskal Etxeko presidente berria.

Iñigo Urkullu, New Yorken. Efe.
Iñigo Urkullu, New Yorken. Efe.
Iñigo Urkullu, New Yorken. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitzol Azurza New Yorkeko Euskal Etxeko presidenteak dimisioa aurkeztu du. Azaldu duenez, "arrazoi pertsonalengatik" erabaki du kargua uztea.

Dimisioa New Yorkeko mendeurrena ospatu eta egun gutxira izan da. Igandean tentsio unea bizi izan ziren New Yorkeko Euskal Etxean Jaurlaritzako ordezkaritzarekin, haiek Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea agertzen zen bideo bat ez emateko eskatu ondoren.

Eusko Jaurlaritzak Donostiako alkatearen zorion bideo bati betoa jarri ziola ziurtatu zuen Euskal Etxeak. Antza denez, polemikak mendeurrenaren ekitaldia atzeratu zuen.

"Erizaintza ikasketak amaitzeko zailtasunak" dituela azaldu du Azurzak, eta horregatik erabakia hartu duela esan du. Euskal Etxeak dimisioa onartu du dagoeneko.

Igande honetan aukeratu dute batzarrean Euskal Etxeko presidente berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea