Politika -

'Parot doktrina'

Goreneko epailea: 'Epaia zuzenbide-estatuaren garaipena da'

Terrorismoaren biktimen "egoera eta harridura" ulertzen duela esan du Joaquin Jimenezek, eta ukatu egin du Europako Auzitegiaren erabakia ezker abertzalearen garaipena izatea.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren egoitza. Argazkia: EiTB
Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren egoitza. Argazkia: EiTB
Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren egoitza. Argazkia: EiTB

Eriz Lotina/eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia "zuzenbide-estatuaren garaipena" dela adierazi du gaur Joaquin Jimenez Auzitegi Goreneko epaileak, Europako Auzitegiak 'Parot doktrina' bertan behera utzi ostean.

Zuzenbide-estatuaren oinarriak defendatu ditu magistratuak Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan. Printzipio horiek mantendu behar direla esan du Jimenezek, "nahiz eta euria egin edo ekaitza izan". Hala ere, terrorismoaren biktimen "egoera eta harridura" ulertzen duela ziurtatu du.

"Arauak modu harrigarrian edo berrian aplikatzerik ez dago", gaineratu du epaileak. Jimenezen ahotan, "zeharkatu ezin daitezkeen marra gorriak daude".

"Aldarrikapenekin ez da nahikoa, eta pertsona guztien eskubideak egunero defendatu behar dira", Jimenezen hitzetan.

Zuhurtasuna

Bestalde, magistratuaren esanetan, Europako Auzitegiaren erabakiak "ez du zuzenbide-estatua hausten", eta "ez da ezker abertzalearen garaipen bat".

"Zuhurtziaz jokatu behar da, pertsona konkretu batentzako epaia baita", adierazi du Jimenezek. "Patxadaz, baina itzulinguruka ibili gabe, kasuz kasu aztertu beharko da Europako Auzitegiaren doktrinaren aplikazioa", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea