Politika -

Bake plana

Biktimen Kontseiluak ekarpenak egin dizkio Bake Planari

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak ekarpenak aztertu izana eskertu dio Eusko Jaurlaritzari.

Gasteizen izandako bilera. Argazkia: EFE
Gasteizen izandako bilera. Argazkia: EFE
Gasteizen izandako bilera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko presidenteak, Jose Luis de la Cuestak, eskertu egin du biktimen elkarteek Bake eta Bizikidetza Planari egindako ekarpenak kontuan hartu izana.

Biktimen kontseiluak bilera izan du gaur Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkariarekin, eta bileraren amaieran egin ditu adierazpen horiek De la Cuestak.

Bilera horretan, biktimek txostenari egindako ekarpen nagusiak berrikusi ditu Fernandezek. Berrikuspena, ordea, ahoz egin du eta ez du inongo idatzirik aurkeztu.

Hori dela eta, De la Cuestak ez du inongo baloraziorik egin nahi izan Jaurlaritzaren asmoen inguruan. Horren esanetan, testua idatziz jasotzen dutenean aztertuko du Kontseilua osatzen duen elkarte bakoitzak euren ekarpenek emandako emaitzak.

Kontseiluko presidentea pozik agertu da Kontseiluak behar bezala funtzionatzen duelako eta "ikuspuntuak elkarbanatzeko balio" duelako.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren hirugarren bilera izan da gaurkoa. Jaurlaritzaren izenean Jonan Fernandezek eta Txema Urkijo Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako aholkulari laguntzaileak parte hartu dute bertan.

Kontseiluaren izenean, elkarte hauetako ordezkariak izan dira Gasteizen egindako bileran: Covite, AVT, Zaitu, Ertzainen elkartea, Terrorismoaren biktimen senitartekoak, Buesa Fundazioa, Estatuko Indarren kolektiboa eta Bakerako Elkarteen Foroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea