Politika -

Andaluzia

Diego Cañamero SATen bozeramailea atxilotu dute

Guardia Zibilak atxilotu du, El Coronileko (Sevilla) zabor bilketako langileek egindako 71 eguneko grebarekin lotuta.

Cañamero (ezkerrean), Sanchez Gordillorekin egindako ekitaldi batean. Argazkia: EiTB
Cañamero (ezkerrean), Sanchez Gordillorekin egindako ekitaldi batean.
Cañamero (ezkerrean), Sanchez Gordillorekin egindako ekitaldi batean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Diego Cañamero SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramailea atxilotu du, Utrerako epaitegiaren aginduz, El Coronileko (Sevilla) zabor bilketako langileek egindako 71 eguneko grebarekin lotuta.

SATek prentsa-ohar batean azaldu duenez, Cañamero atzo atxilotu zuten, 19:00etan, Burguillosen egindako ekitaldi batetik bueltan, Alcala del Rion.

Dos Hermanas (Sevilla) udalerriko kuartelera eraman dute preso, eta gaur goizean eramango dute Utrerako epailearen aurrera. Sindikatuko iturriek azaldu dutenez, Cañamerok "intsumisoa" agertu die epaileei, eta ez die horien zitazioei kasurik egiten.

Bestalde, atxiloketa eragin duen grebari esker El Coronileko lan-poltsa erabiltzen hasi direla goraipatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea