Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Quiroga: 'Epaia bete behar da eta egindako bidea zuzendu'

Quirogaren esanetan, espetxetik ateratzen bada ere, Ines del Rio ETAko presoa "23 hilketa egin dituen hiltzailea" izango da.

Arantza Quiroga. EITB.
Arantza Quiroga. EITB.
Arantza Quiroga. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpena "bete" egin behar dela iritzi dio Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak. Horren aburuz, Estrasburgoko Auzitegiaren esanetan, bide hori "ez da aproposa", eta, hortaz, "zuzendu egin behar da".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Quirogak esan du, espetxetik ateratzen bada ere, Ines del Rio ETAko presoa "23 hilketa egin dituen hiltzailea" izango dela. Ezker abertzaleari "ETArekin duen erlazioa" apurtzeko eskatu dio Quirogak.

PPko buruzagiaren iritziz, Estrasburgoko epaia "bete" egin behar da, nahiz eta gustatu ez. "Erabakia ez da nire gustukoa, baina bete egin behar da", berretsi du.

"Askori bidegabea iruditzen zaigun errealitate bat saihesteko tresna da 'Parot doktrina', hau da, egindako kaltearentzat zigor txikia bete behar zuten pertsonak espetxetik ateratzea saihesteko", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea