Politika -

Kataluniari buruz

Rajoy: 'Sakabanaketa eta isolamendua barik, batasuna da modernoena'

Espainiako gobernuburua Artur Mas Kataluniako presidentearekin topatu da Mediterraneoaren I. Ekonomia Foroan eta bertan egin ditu adierazpenok.

Mariano Rajoy, Mediterraneoaren I. Ekonomia Foroan. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoy
Rajoy: 'Ondra bat da Bartzelona espainiarrontzat' (gazteleraz)

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi duenez, mundua integrazio prozesuetara jotzen ari da: "Sakabanaketa eta isolamendua barik, batasuna da modernoena. Garai hauen seinalea integrazioa da, ez sakabanaketa", erantsi du.

Bartzelonan gaur hasi den Mediterraneoaren I. Ekonomia Foroan egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok. Artur Mas Kataluniako presidentea ere han izan da, baina gobernuburua eta gainerako gonbidatuak agurtu besterik ez ditu egin.

mas rajoy foro del mediterraneo EFE

mas rajoy foro del mediterraneo EFE

Katalunia zuzenean aipatu ez badu ere, independentziaren auzia ahotan hartu du Rajoyk. Agertu duenez, "Bartzelona hiri mediterraneoa, katalana eta espainola da, eta eredua komuneko proiektu bat eraikitzeko inor baztertzen ez duen eta denoi mesede egiten duen adibide positibo moduan".

Forotik Kataluniako Parlamentura joan da zuzenean Artur Mas Generalitateko presidentea. Bertan salatu duenez, Rajoy "protokolo inposaketak" egiten ditu, berak bi gobernuen arteko "tentsioa ez areagotzeko, duintasunari edukazioarekin eutsi dion artean".

Izan ere, Foro honetan Kataluniako presidenteak izan behar zuen paperaren kontura ika-mika izan da, eta azkenean, Rajoyren agerraldia hasi baino lehen joan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea