Politika -

Eusko Legebiltzarra

Legebiltzarrak Arraiz ohartarazi du Semperri faxista deitzeagatik

Eusko Legebiltzarreko presidentziak "lege haustura arina" egitea egotzi dio EH Bilduko legebiltzarkideari, baina ez du zigorrik izango.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideari kargu hartu dio osoko bilkura batean Borja Semper popularrari faxista deitzeagatik.

Legebiltzarreko presidentziak ohar bidez jakinarazi duenez, Hasier Arraiz ohartaraztea erabaki dute, Legebiltzarreko Araudia kontuan hartuta. "Lege hauste arina" egitea egotzi diote, baina ez du zigorrik izango.

Urriaren 3ko osoko bilkuran, Semperri faxista deitu ziola aitortu zuen Hasier Arraizek.

Gertaeraren harira, Arraiz zigortzeko prozedura abian jarri zuen Legebiltzarrak. Arraizen esanetan, haren asmoa ez zen Semper mintzea. Kritika politikoa izan zela gaineratu du bere alegazioetan, eta ez daukala haren kontra ezer pertsonalik. Dena dela, dekoro falta aitortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea